Hasiera
3 minutuan ume zein gazte trans bizipen istorio bat kontaiguzu!
Nork parte hartzea nahi dugu?
Bizipenak eta esperientziak bideoblog post baten, mikrodokumental baten, fikziozko edo animazioko film labur baten edo beste edozein formaturen bidez kontatzeko gogoa duen edonor.
Zergatik parte hartu?
Sari bat dago jokoan, baina garrantzitsuena ume zein gazte trans istorioak ikusarazi eta ulermen-zubiak eraikitzeko aukera da.





1.000€
Lehiaketaren emaitza eta sari-banaketa ekainaren 29ean egingo da, 17:30ean, Zinegoak 2027 Jaialdiaren Amaiera Galan.
1.000€
Lehiaketaren emaitza eta sari-banaketa ekainaren 21ean egingo da, 17:30ean, BBK-Bilbao aretoan.




3 minutura arteko ikus-entzunezko edukiak sortzeko lehiaketa
“ZiNaizen” lehiaketaren bigarren edizioan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Lehiaketa honen helburua adingabe transen istorioak saritzea da, gehienez 3 minutuko ikus-entzunezko lanen bidez. Deialdia Naizen ATF elkarteak antolatzen du, Zinegoak Jaialdiarekin, EITBrekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta BBK Fundazioarekin elkarlanean. Lan finalistak ekainaren 24an aurkeztuko dira, BBK Aretoan, eta ikus-entzunezko lan onenari emango zaion ZiNaizen Lehiaketa-EITB SARIA Zinegoak Jaialdiaren amaiera-ekitaldian banatuko da.
Ikus-entzunezko adierazpenaren bidez, “ZiNaizen”-en helburua da adingabe transexualen esperientziei, bizipenei, erronkei eta garaipenei buruz gizartea sentsibilizatzea. Aldi berean, adingabe transexualen oinarrizko eskubideak errespetatzearen eta babestearen garrantziaz kontzientzia piztu nahi du.
LEHIAKETAREN HELBURUAK
Ikusgarritasuna eta ezagutzea
Haurtzaroan eta nerabezaroan dauden errealitate transen ikusgarritasuna eta aitortza sustatzea, errespetua, inklusioa eta haien eskubideen aitortza bultzatuz.
Sentsibilizatzea
eta kontzientziatzea
Gizartea haur eta nerabe transen esperientzien, bizipenen, erronken eta egoeren inguruan sentsibilizatzea, haien eskubideak errespetatu, babestu eta bermatzeko beharrari buruzko kontzientzia sortuz.
Aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan
Ikus-entzunezkoak sentsibilizaziorako, hausnarketarako eta gizarte-eraldaketarako tresna gisa erabiltzea, elkarrizketa sustatuz eta aurreiritziak eta estereotipoak zalantzan jartzen lagunduz.
Sormena
eta talentua
Ikus-entzunezko sortzaileen sormena eta talentua sustatzea, haur eta nerabe transen errealitateak eta aniztasuna ikuspegi sortzaile eta originaletatik lantzera animatuz.
Zabalkundea
Lan finalistei jarraipena eta zabalkundea ematea, zineforumak eta sentsibilizazio-jarduerak egiteko ikus-entzunezko muntaketa bat sortuz, hezkuntza-, gizarte- eta kultura-esparru desberdinetan erabiltzeko.
LEHIAKETAN LANTZEN DEN GAI ESPEZIFIKOA
Pertsona transen esperientziak eta bizipenak haurtzaroan eta nerabezaroan.
Eguneroko bizitzako hainbat esparrutan aurki ditzaketen erronkak, hala nola familian, eskolan, osasun-arloan, gizarte-harremanetan, kirolean edo aisialdian.
Zenbait zerbitzu, baliabide eta eskubide eskuratzeko aurkitzen dituzten oztopoak.
Adingabe transen identitatea beren bizitzako esparru guztietan aitortu eta errespetatzearen garrantzia.
Haien identitatearen legezko aitortza eta harekin bat datorren dokumentazioa lortzeko egon daitezkeen oztopoak.
Eskubide-berdintasuna, diskriminaziorik eza eta gizarte errespetuzkoago eta inklusiboago baterantz aurrera egiteko garatzen diren ekimenak.
Laguntza, babesa, onarpena, bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua erakusten duten istorio eta esperientzia positiboak.

