3 minutuan ume zein gazte trans bizipen istorio bat kontaiguzu!

Nork parte hartzea nahi dugu?

Bizipenak eta esperientziak bideoblog post baten, mikrodokumental baten, fikziozko edo animazioko film labur baten edo beste edozein formaturen bidez kontatzeko gogoa duen edonor.

Info gehiago

Zergatik parte hartu?

Sari bat dago jokoan, baina garrantzitsuena ume zein gazte trans istorioak ikusarazi eta ulermen-zubiak eraikitzeko aukera da.

Info gehiago

Trans ahotsak entzun eta mundua euren begietatik ikusi nahi dugu!

Info gehiago

1.000

Lehiaketaren emaitza eta sari-banaketa ekainaren 21ean egingo da, 17:30ean, BBK-Bilbao aretoan.

Trans ahotsak entzun eta mundua euren begietatik ikusi nahi dugu!

Info gehiago

1.000

Lehiaketaren emaitza eta sari-banaketa ekainaren 21ean egingo da, 17:30ean, BBK-Bilbao aretoan.

3 minutura arteko ikus-entzunezko edukiak sortzeko lehiaketa

“ZiNaizen” lehiaketara gonbidatzen zaitugu. Trans adingabeen istorioak saritu nahi ditu 3 minuturainoko ikus-entzunezko edukiak sortuz. Deialdia Naizen ATF elkarteak egiten du, Zinegoak Jaialdiarekin eta EITBrekin batera. Ikus-entzunezko lan onenaren ZiNaizen Lehiaketa-EITB SARIA ekainaren 21ean emango da, BBK Aretoan, 2025eko Zinegoak jaialdiaren barruan

Ikus-entzunezko adierazpenaren bidez, “ZiNaizen”-en helburua da adingabe transexualen esperientziei, bizipenei, erronkei eta garaipenei buruz gizartea sentsibilizatzea. Aldi berean, adingabe transexualen oinarrizko eskubideak errespetatzearen eta babestearen garrantziaz kontzientzia piztu nahi du.

Oinarriak deskargatu (PDF)

LEHIAKETAREN HELBURUAK

Ikusgarritasuna eta ezagutzea

Transexualitatea gure gizartean dagoen errealitate gisa ikusaraztea eta aitortzea, eta adingabe transexualekiko errespetua eta inklusioa sustatzea.

Sentsibilizatzeaeta kontzientziatzea

Adingabe transexualen esperientzien, bizipenen eta borroken inguruan gizartea sentsibilizatzea, haien eskubideak errespetatzeko eta babesteko beharraren kontzientzia sortzeko.

Sormenaeta talentua

Ikus-entzunezko sortzaileen sormena eta talentua sustatzea, haur eta gazte transexualen problematikak eta aniztasuna modu sortzaile eta originalean azter ditzaten.

LEHIAKETAN LANTZEN DEN GAI ESPEZIFIKOA

Transexualen esperientzia haurtzaroan eta gaztaroan,
eta gizarteko hainbat eremutan dituzten erronkak, hala nola, familian, eskolan, osasunean, harremanetan eta aisialdian.

Adingabe transexualek zerbitzu eta baliabideetarako sarbidean dituzten oztopoak,
hala nola arreta medikoan, hezkuntzan eta kirolean.

Adingabe transexualen sexu-identitatea legez aitortzeak duen garrantzia, eta adingabe transexualen benetako nortasuna islatzen duten legezko agiriak lortzeko dituzten oztopoak.

Berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka adingabe transexualentzat, eta ildo horretan egiten ari diren ekimenak.